martes, 27 de octubre de 2009

Informazioaren gizartea. bideoa

Bideo hau Informazioaren gizarteari buruzkoa da, 90. hamarkadaren hasieran sortutako kontzeptua bat. Informazioaren eta komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren gizartea.


Bideoan erakusten den bezala gure gizartea aldatzen doa eta horrekin batera teknologia berriak. Antzin aroan, naturaren aldaketak ziren kontutan hartzen zena denbora neurtzeko eta erdi aroko erdialdean lehengo erlojuak agertu ziren. Industria-iraultzan erlojuak garrantzi handia izan zuen gizartearen bizitzaren antolaketan eta gizartea eta ekonomia ulertzeko era berriak sortu ziren. Esan beharra dago garai honetan kapitalari ematen zitzaiola garrantzia eta teoria ekonomikoek lurra, kapitala eta lana erlazionatzen zituztela.


70. hamarkadan, etengabeko garapenak gertatzen ziren teknologiaren munduan. Paradigma sarea jaio zen, objektuen trukaketa informazioaren trukaketan bihurtu zen eta informazioaren lorpena ezinbestekoa bihurtu zen prozesu ekonomikoentzat. 90. hamarkadan informazioaren gizartearen kontzeptua sartzen da gizartean. Oraingoan informazioa da garrantzi gehien daukana eta ez kapitala. Ezagupena pertsonan dago eta ez erosketetan; irabazkinak berrikuntzekin erlazionatzen dira.


Argi dago etengabeko aldaketak jasaten dituela gure gizartea eta gero eta aukera gehiago eskaintzen dizkigutela teknologia berriek. Gaur egun internetekin eta bestelako teknologiekin mugitzen den gizartea gara. Nire ustez informazioaren pilaketa eta ekoizpena ezinbestekoa bihurtu da gure gizartearentzat, une oro komunikaturik egoteko beharra sentitzearekin batera. Erraztasun handiak ditugu, bai gauzak lortzeko arintasunagatik, etxetik mugitu barik edozer gauza egiteko aukeragatik, une oro komunikaturik egoteko posibiliteagatik, … Gure gizartean teknologia berriak beharrezkoak direlakoan nago eta guztion onerako, daukagun informazioaren gizartea hau garatzen jarraituko duela uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario