viernes, 6 de noviembre de 2009

Prometeus bideoa


Prometeus bideoaren gaia, gaurko eta etorkizuneko mundua nola ulertzen den teknologi berrien ikuspegitik da. Dena internetekin hasten da, multzoetako komunikabideen iraultzarekin. Lehen erabiltzen ziren gauzak eta komunikabideak pixkanaka alde batera utziko ditugu eta dena digital bihurtuko da.


Hau ikusita gure gizarteko jaio berriak ogi batekin jaio beharrean ordenagailu batekin jaiotzen direla esan dezakegu, baina hori bai, zenbat eta urte gehiago pasa orduan eta ordenagailu garatuagoa. Gero eta gauza gehiagotarako erabiltzen ditugu teknologia berriak eta aurretik erabilitako metodoak edo baliabideak, baztertzen ditugu. Gure etorkizuna ordenagailu baten pean ikusten dut dena digital bihurtzen baita: egunkariak, irratia, komunikazioa, argazkiak, informazioa, …



Irudikatzen den etorkizuna makinaz berik dago. Era honetan pertsona bera garrantzia galduko duela uste dut. Dena digital bihurtuta gizakien arteko konexioak hoztu egingo dira eta nork daki, irakasleak agian ordenagailu batzuk izango dira. Nire ustez gizakien ezaugarrietatik nagusiena pentsatzeko eta aukeratzeko ahalmena da. Egia da teknologia berriak edo gizartea ulertzeko modu berri honek bere erraztasunak eta abantailak dituela, baina baditu desabantailak ere. Horretaz gain guk jakin behar dugu zer hartu eta erabili eta aldi berean zer baztertu.



Hezkuntza aldetik, haurrei informazioaren gizartearen berri eman behar zaielakoan nago. Azken finean irakasleek beraien gizarteratze prozesuaren laguntzaileak gara eta berrikuntza hauek gizartearen zati bat dira. Eskolan ere, gizartean bezala, aldaketa ugari egongo direla uste dut. Nire aburuz ordenagailua baliabide oso erabilgarria da heziketarako eta beraiek biziko duten gizartearen zati garrantzitsua izango dela uste dut. Aurretik aipatu dudan bezala, argi dago abantailak eta desabantailak daudela, baina dena ezagutu behar da zer nahi dugun erabaki ahal izateko. Hor egon behar dira hezitzaileak bide egokia aukeratzen laguntzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario