viernes, 27 de noviembre de 2009

Alfabetizazio digitala

"Multimedia Lireracy digital story" deituriko bideo honetan haurren gauzak ikusteko era nola aldatu den azaltzen zaigu. Garai batean mila gauzekin egiten zen amets, nolakoa izango ziren zehatz mehats jakin gabe: ilargian ibili, dinosauroekin egon, Egiptora bidaiatu …. Gaur egun haurrek gauza horiekin amets egiten jarraitzen dute baina ezberdintasun bat dago, orain berein begiekin ikus dezakete. Hau ikusita, hezkuntza XXI. mendean aldatu egingo den sortzen zaigu.


Nire ustez bai, hezkuntza noizbait eta ez oso urrun aldatuko da. Teknologia berrien integrazioa eskoletan jadanik hasi da. Zenbait eskoletan haur bakoitzeko portatil bat jarri dute gelan; bestetan arbela elektrikoa sartu da. Era honetan, azalpen teoriko bat jasotzeaz gain kontzeptu ezberdinak ulertzeko baliabide oso egokiak izango dituzte ikasleek. Askotan zailtasunak izaten dituzte ikusten ez dutena nola gertatzen den ulertzeko, baina oraingoan entzun eta esperimentatu ahal izango dute. Alfabetizazio digitala positibotzat jotzen dut.


"Tiscar Lara" deituriko bigarren beste bideo honetan aldiz, alfebetizazio digitalaren alderdi kritikoa azaltzen zaigu. Garrantzia handia ematen zaio irakurketa eta idazketa digitalari eta sortzearen beharrizanera. Konpetentzia digitala ez da tresnak erabiltzen ikastea bakarrik, baizik eta nahi duzuna bilatzen jakitea, hori aztertzea eta bakoitzak bere ikuspegia adierazten jakitea ere.


Mundu hau, azken finean merkatu bat da eta normalean gure buruari galdetzen ez dizkiogun zenbati gauza galdetu beharko genizkioke. Abantaila asko ditu, baina baditu bere arriskuak. Nork jarri duen irakurtzen gaudena eta nork kontrolatzen duen merkatua kontutan izan beharrekoa da. Kontu handiz ibili behar gara askotan leihoak irekitzen baititugu zeren konpromisoa hartzen dugun begiratu barik.


Beste aldetik web 2.0 honetan parte hartzaile aktiboak izan behar gara, ez bakarrik kontsumitzaileak. Guztiok sortzen dugun sare bat da eta bertako informazioa sortu eta hobetu behar da. Horregatik irakasle gisa gure geletan erabiltzeko baliabideak hartuz gero, hori egokitu, berreraiki eta itzultzeko konpromisoa hartu behar dugu. konpartitu egin behar dugu eta egiten duguna balioetsi behar dugu.


Argi dago teknologia berriak hezkuntzan guztiz ezarrita egotea gertatuko dela. Oso baliabide aberatsa da ulermena eta esperimentazioa sustatzeko. Hala ere kontuz ibili behar gara eta kritikoak izan behar gara sarea irakurri, bilatu eta erabiltzean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario