viernes, 13 de noviembre de 2009

Blogark irakaskuntzan

Blogak oso baliagarriak izan daitezke irakaskuntzarako. Horien bitartez irakasleok beste irakasle batzuekin esperientziak eta baliabideak konpartitu ahal izango genituzke. Ikasketa etengabekoa da eta era honetan guztiok guztiongandik ikas dezakegu.


Beste aldetik, gurasoak eskolako partaide aktiboak izateko balioko duelakoan nago. Blogaren bitartez gelako funtzionamendua esagutuko lukete eta beraz, guraso eta irakasleen artean elkarlan eta komunikazio gehiago egongo litzateke. Horretaz gain, ohar eta berri ezberdinak adierazi ahalko genieke gurasoei.

Haur hezkuntzan baliabide gisa erabil daitezke blogak. Horren bitartez gelan landutakoari laguntza gehigarri bat eskaini ahal izango genioke joku eta ariketa ezberdinen bitartez. Bertan agertzen diren gauzak aztertu ahal izango dituzte leku batean edo bestean klik egitean zer gertatzen den ikusiz. Beraz helburua ondo pasatze, ikertzea eta ikasitakoa lantzea izango litzateke. Ordenagailuak gozatzeko eta ikasteko tresna bezala ulertu behar dira. Honetaz aparte, haur hezkuntzako geletan ordenagailuari hurbilketa bat egitea interesgarria da, gaur egungo gizartean duen garrantzia ikusita.


Teknologia berriak baliabide teknologiko oso interesgarriak dira irakaste-ikaste prozesuan sartzeko. Ikaskuntza errazteko eta prozesu hori jariakortasun handiagoz gertatzeko balio duen tresna da. Ordenagailuarekiko gure ikuspegia aldatu behar dugu. Ez da bideojokoetara jolasteko makina edo askotan arazoak sortzen digun tramankulu kaxkar hori; baizik eta laguntza tresna bat eta baliabide informatiko bat, ikertzeko eta sormena lantzeko balioko duena, non haurrak dira protagonistak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario